Klasearekin hasterakoan maiz arazoak egoten dira umeak oraindik ere kontzentratuta ez daudelako. Horregatik, askotan jolastordutik edota eguneko lehen ikastorduetan abestiak edo kantak erabiltzen dira ikasleak klasearen dinamikan sartzeko.
Horrela lortu nahi denaren araberako kanta aukeratzea oso garrantzitsua da, izan ere, ez dugu abesti berdina erabiliko gure helburua ikasleak aktibatzea izanez gero edo haiek lasaitzea. Ondorioz, kanten hautaketa on bat egitea oinarrizkoa da.
Oraingo honetan umeak aktibatu eta ekinean hasteko kanta apropos bat dakarkizuet, ni txikia nintzenean ikastolan askotan jartzen ziguten bat: "Xalala, riki-riki". Nire ustez, oso abesti erabilgarria da ikasleak goizeko lehen ordu horietan martxan jartzeko eta gainera abesti honen dantzaren bidez, klasean zehar erabili beharko dituzten gorputz atalen (besoak, eskuak, eskumuturrak, atzamarrak...) beroketa ere burutu ahal izango dute ikasleek.
Hala ere, gustokoagoa edo aproposagoa iruditzen zaizuen beste kanta bat ezagutuz gero, hori erabiltzea besterik ez duzue; izan ere, euskaraz milaka kanta polit, dibertigarri eta baliagarri dituzue hautatzeko!
Besterik gabe, agur eta hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario