Ongi etorri Pintzela ta kuxina blogera! Arte Hezkuntzaren munduan murgiltzera gonbidatuta zaudete!

2011/12/15

Collage Machine

Sarrera honetan oso originala iruditu zaidan material bat dakarkizuet.
"Collage Machine" izeneko makina da, hain zuzen ere. Material hau NGA-ren (National Gallery of Arts) webgunearen barruan kokatzen delarik. NGA Washingtonen kokatzen da eta umeei bideratutako programa izugarri on bat eskaintzen dute "The Art Zone" webgunean. Izan ere, umeei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzea da instituzio honen helburuetako bat, gaitasun kulturala eta artistikoa edota autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasunak garatzera bideratzen dituztelarik haien jolasak.
Pixkat gorago aipatu dizuedan bezala, webgune honetan agertzen den "Collage Machine" collage-ak egiteko jokoak txundituta utzi egin nau, eskaintzen dituen ehundaka aukerengatik. Bertan jolasten diren haurrak ehundaka material, irudi eta forma desberdin izango dituzte aukeran haiek nahi duten itxurako collage bat sortzeko.
Horrela, "Collage Machine" erabilita azken emaitzak, hau da, collage bukatu batek, izango zuen itxura erakusteko nik neuk ere saiakera bat egin dut. Gustokoa izatea espero dut! Hurren arte eta ondo izan!


Koloreak lantzen

Noizbait nire bloga irakurri baduzue edo azken sarreretako bat irakurri bazue konturatuko zineten arte hezkuntza tipikoa edo betikoa ez den modu batean irakasteko baliabideak topatzen ibili naizela.
Izenburuagatik antzemango zenuten bezala, sarrera honetan koloreen inguruan hitz egingo dizuet.
Koloreen gurpila edota kolore hotzak eta beroak lantzerakoan normalean modu teorikoan egiten da, jarraian jarri dizuedan taula bezalako materiala erabiltzen delarik horretarako.

Kolore beroak                   Kolore hotzak                           
Horia
Gorria
Laranja
Larrosa

Urdina
Berde argia
Berde iluna
Morea


Webgune interesgarriak

Azkenaldian, Arte Hezkuntza modu interdiziplinar batean lantzeko webguneak bilatzen ibili naiz eta aurkitu ditudan zenbait zuen eskura jartzea pentsatu dut.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, betiko problemarekin topatu naizela, hau da, material "politena" ingeleraz eta gaztelaniaz aurkitzen dela, bereziki ingeleraz.
Hala ere, topatu ditudan batzuk hain dira onak, non hala eta guztiz ere ikasleekin lantzeko gomendatuko nituzkeela.
Horietako bat Chicago-ko unibertsitateko campusean kokatzen den "David and Alfred Museum of Arts" museorako sortutako proiektu bat da, smARTkids izenekoa. Webgune interaktibo bat da, zeinetan ikasleei museoa eta bertako zenbait obra bisitatu eta aztertzeko aukera eskaintzen zaien.
Hau guztia modu dibertigarri batean burutzen da, izan ere, ikasleek autonomia osoz ibil daitezke museoko aretoetan zehar gehien gustoko dituzten obren inguruan ikasiz eta horien inguruko ariketak eta jolasak eginez.
Niri bezain beste gustatu egin baizaizue, ez galdu aukera, sar zaitezte web orrialde honetan eta murgildu artearen munduan. Horretarako, goiko "smARTkids" horretan sakatu besterik ez duzue, edota blogeko ezkerreko zutabean daukazuen nire delicious kontura joan eta handik abiatu.
Hortaz, zuen eskura uzten dut, nire partetik ez dut jada ezer gehiagorik esateko. Goza ezazue eta ondo izan!

Eskulana

Kaixo lagunok!
Sarrera honekin batera nik egindako bideo bat dakarkizuet. Egin dudan lehenengo bideoa da, eta horren ondorioz, seguraski zenbait akats izango ditu. Hala ere, nire lehen bideo izanik nahiko gustora geratu naiz emaitzarekin.
Bideo honetan argazki-marko bat egiteko burutu beharrekoak jarri dizkizuet azalduta, pausuka, eta baita eskulan hau egiteko beharrezkoak izango dituzuen materialak.
Beraz, praktikan jartzea espero dut eta egiten nik bezain ondo pasatzea. Ondo izan eta hurren arte!

Nire soinua

Kaixo guztioi! Gaurkoan nik idatzitako testutxo baten audioa jarriko dizuet. PodOmatic programaren bidez igo dut soinu artxiboa sarera eta bertatik hemen jartzen dizuet.
"Bizitza koloretsua" da testutxoaren izenburua, eta koloreen garrantziaren inguruko hausnarketa bat egiteko idatzi dut, hau da, konturatzen ez garen arren, koloreek gure bizitzan daukaten presentziaz hausnartzeko.
Besterik gabe, gustoko izatea espero dut. Agur eta hurren arte!

Dali txikia

Kaixo lagunak!
Oraingoan blogger ibili naiz arakatzen eta Arte Hezkuntza gaia jorratzen duen blog oso interesgarri bat topatu dut. Blog honen izena Dali txikia da.
Jarduera oso original bat agertzen da bertako sarrera batean, musika eta margolaritza uztartzen dituena, eta bikaina iruditu zait blogean txertatzeko.
Sarreran ariketaren nondik norakoak agertzen dira, eta beraz, informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero hemen behean jarri dizuedan irudian klikatzea besterik ez duzue.
Goza ezazue eta hurren arte!


Nahiz eta argazkian ez den ikusten, sarreran iruzkin bat idatzi dut, honela esaten duena:

Kaixo Leire!! Lehengoan esan nizun moduan, zure blogaren irakurle ohia naiz, izan ere, dakizun bezala nik ere Arte Hezkuntzaren inguruko blog bat idazten dut, eta oso material interesgarria jartzen duzula iruditzen zait. 
Egin duzun sarrera hau oso aproposa ikusten dut ikasleen autonomia eta irudimena lantzeko eta horregatik nire blogean txertatzea pentsatu dut. Milesker eta hurren arte!