Ongi etorri Pintzela ta kuxina blogera! Arte Hezkuntzaren munduan murgiltzera gonbidatuta zaudete!
Mostrando entradas con la etiqueta webgune interesgarriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta webgune interesgarriak. Mostrar todas las entradas

2011/12/15

Collage Machine

Sarrera honetan oso originala iruditu zaidan material bat dakarkizuet.
"Collage Machine" izeneko makina da, hain zuzen ere. Material hau NGA-ren (National Gallery of Arts) webgunearen barruan kokatzen delarik. NGA Washingtonen kokatzen da eta umeei bideratutako programa izugarri on bat eskaintzen dute "The Art Zone" webgunean. Izan ere, umeei oinarrizko gaitasunak garatzen laguntzea da instituzio honen helburuetako bat, gaitasun kulturala eta artistikoa edota autonomia eta ekimen pertsonalerako gaitasunak garatzera bideratzen dituztelarik haien jolasak.
Pixkat gorago aipatu dizuedan bezala, webgune honetan agertzen den "Collage Machine" collage-ak egiteko jokoak txundituta utzi egin nau, eskaintzen dituen ehundaka aukerengatik. Bertan jolasten diren haurrak ehundaka material, irudi eta forma desberdin izango dituzte aukeran haiek nahi duten itxurako collage bat sortzeko.
Horrela, "Collage Machine" erabilita azken emaitzak, hau da, collage bukatu batek, izango zuen itxura erakusteko nik neuk ere saiakera bat egin dut. Gustokoa izatea espero dut! Hurren arte eta ondo izan!


Koloreak lantzen

Noizbait nire bloga irakurri baduzue edo azken sarreretako bat irakurri bazue konturatuko zineten arte hezkuntza tipikoa edo betikoa ez den modu batean irakasteko baliabideak topatzen ibili naizela.
Izenburuagatik antzemango zenuten bezala, sarrera honetan koloreen inguruan hitz egingo dizuet.
Koloreen gurpila edota kolore hotzak eta beroak lantzerakoan normalean modu teorikoan egiten da, jarraian jarri dizuedan taula bezalako materiala erabiltzen delarik horretarako.

Kolore beroak                   Kolore hotzak                           
Horia
Gorria
Laranja
Larrosa

Urdina
Berde argia
Berde iluna
Morea


Webgune interesgarriak

Azkenaldian, Arte Hezkuntza modu interdiziplinar batean lantzeko webguneak bilatzen ibili naiz eta aurkitu ditudan zenbait zuen eskura jartzea pentsatu dut.
Lehenik eta behin, esan beharra dago, betiko problemarekin topatu naizela, hau da, material "politena" ingeleraz eta gaztelaniaz aurkitzen dela, bereziki ingeleraz.
Hala ere, topatu ditudan batzuk hain dira onak, non hala eta guztiz ere ikasleekin lantzeko gomendatuko nituzkeela.
Horietako bat Chicago-ko unibertsitateko campusean kokatzen den "David and Alfred Museum of Arts" museorako sortutako proiektu bat da, smARTkids izenekoa. Webgune interaktibo bat da, zeinetan ikasleei museoa eta bertako zenbait obra bisitatu eta aztertzeko aukera eskaintzen zaien.
Hau guztia modu dibertigarri batean burutzen da, izan ere, ikasleek autonomia osoz ibil daitezke museoko aretoetan zehar gehien gustoko dituzten obren inguruan ikasiz eta horien inguruko ariketak eta jolasak eginez.
Niri bezain beste gustatu egin baizaizue, ez galdu aukera, sar zaitezte web orrialde honetan eta murgildu artearen munduan. Horretarako, goiko "smARTkids" horretan sakatu besterik ez duzue, edota blogeko ezkerreko zutabean daukazuen nire delicious kontura joan eta handik abiatu.
Hortaz, zuen eskura uzten dut, nire partetik ez dut jada ezer gehiagorik esateko. Goza ezazue eta ondo izan!