Izenburuagatik antzemango zenuten bezala, sarrera honetan koloreen inguruan hitz egingo dizuet.
Koloreen gurpila edota kolore hotzak eta beroak lantzerakoan normalean modu teorikoan egiten da, jarraian jarri dizuedan taula bezalako materiala erabiltzen delarik horretarako.
Kolore beroak | Kolore hotzak |
Horia Gorria Laranja Larrosa | Urdina Berde argia Berde iluna Morea |
Hala ere, argi dago, beste askotan gertatzen den bezala, gai hau lantzeko aproposagoak direla bisualagoak, eta ez hain teorikoak diren baliabideak.
Hori argi izanda, kolore-gurpila eta kolore hotzak eta beroak lantzeko material egokia bilatzen ibili naiz, eta ikasleekin erabiltzeko aproposa den webgune bat topatu dut. Webgunearen izena "The Artist's Toolkit", hau da, "Artistaren Herreminta-kaxa". Orrialde honen bitartez ikasleek kolore hotzak eta beroak adibide bisual eta errezen bidez identifikatzen ikasten dituzten bitartean margolari ospetsuen koadro ezagunak ikusteko aukera izango dute baita. Modu horretan, koloreen eta margolaritzaren arteko harremana aztertu ahal izango dutelarik.
Kolore-gurpila lantzerakoan metodologia berdina erabiltzen dute, oso bisuala den adibide bat erabiliz lantzen baitute gaia, eta aldi berean artista famatuen lanak ere txertatzen dituzte.
Esaten ari naizenaz ikuspegi osotuago bat eskuratu nahi baduzue, blogeko eskuineko zutabean kokaturik dagoen Web orrialde erabilgarriak menu gorakarrian "The Artist's Toolkit" sakatuz gero zuzenean zertaz ari naizen ikusi ahal izango duzue.
Ondo izan eta hurren arte!
No hay comentarios:
Publicar un comentario