Bideo hau aurkitu dudanean oso aproposa iruditu zait blogean txertatzeko. Bideo honetan Arte Hezkuntza eskolan lantzeko modu berritzaile eta interesgarria aurkezten duen proiektu bat agertzen zaigu.
Benagalbon (Malaga) herriko "Nuestra Señora de la Candelaria" Eskola Publikoan martxan jarritako proeiktua da, bost urtez erabilia izan dena. Proiektuaren bidez ikasleak eta artista espazio komun batean kokatzen dira. Horrela, hiru hilabetero artista eta lantzen den teknika artistikoa aldatzen dute. Kasu honetan, Sabina Huber artista agertzen zaigu bideoan ikasleekin lanean. Artistaren aburuz, proiektu honen bidez artea beste modu batean aurkezten zaie haurrei, museo batetako hormetan dauden koadro zintzilikatuez ahaztuz, ikasleek akitiboki hartzen baitute parte exposizioaren muntaian.
Hala ere, proeiktu honen eta aurrera ateratzen dituzten beste batzuen inguruko informazio osotuagoa eskuratu nahi izanez gero eskolarekin kontaktuan jar zaitezkete haiek duten webgune ofizialaren bitartez: http://www.colegiodebenagalbon.com/
2011/10/11
Curriculuma: Arte Hezkuntza
Hemen uzten dizuet Curriculumeko Arte Hezkuntzari dagokion atala.
Oinarrizko Curriculumaren Dekretua dakizuenez hezkuntzaren oinarria izan behar da, hura irizpidetzat hartuta garatu behar baita hezkuntza.
Oinarrizko Curriculumean oinarrizko gaitasunak eta helburuak agertzen dira besteak beste, irakasleek kontutan hartzeko ezinbestekoak direnak, horiek ikasleen garapenerako euskarria supusatzen baitute.
Beraz, irakasleek eta irakasle izango garenok oso presente edukitzekoa da material hau.
Baliagarria suertatzea espero dut!

Etiketak:
arte hezkuntza,
Curriculuma,
gaitasunak eta helburuak,
OCD
Suscribirse a:
Entradas (Atom)