Bideo hau aurkitu dudanean oso aproposa iruditu zait blogean txertatzeko. Bideo honetan Arte Hezkuntza eskolan lantzeko modu berritzaile eta interesgarria aurkezten duen proiektu bat agertzen zaigu.
Benagalbon (Malaga) herriko "Nuestra Señora de la Candelaria" Eskola Publikoan martxan jarritako proeiktua da, bost urtez erabilia izan dena. Proiektuaren bidez ikasleak eta artista espazio komun batean kokatzen dira. Horrela, hiru hilabetero artista eta lantzen den teknika artistikoa aldatzen dute. Kasu honetan, Sabina Huber artista agertzen zaigu bideoan ikasleekin lanean. Artistaren aburuz, proiektu honen bidez artea beste modu batean aurkezten zaie haurrei, museo batetako hormetan dauden koadro zintzilikatuez ahaztuz, ikasleek akitiboki hartzen baitute parte exposizioaren muntaian.
Hala ere, proeiktu honen eta aurrera ateratzen dituzten beste batzuen inguruko informazio osotuagoa eskuratu nahi izanez gero eskolarekin kontaktuan jar zaitezkete haiek duten webgune ofizialaren bitartez: http://www.colegiodebenagalbon.com/
Kaixo Joneee!!!
ResponderEliminarNik ere arte hezkuntzari buruzko blog bat idatzi dut eta zuk argitaratu duzun sarrera honek nire arreta erakarrik du. Izan ere, oso interesgarria iruditu zait metodologia berri hau. Honetaz gain, txertatu duzun bideoa egokia da proiektu hau hobeto ulertzeko.
Milesker Leiree!! Asko pozten naiz nire sarrera hau gustatu zaizulako eta batez ere, baliagarria suertatu zaizulako. Zure blogaren irakurle ohia naiz ni ere eta oso material interesgarria jartzen duzula iruditzen zait.
ResponderEliminarHurren arte eta ondo izan!