Ongi etorri Pintzela ta kuxina blogera! Arte Hezkuntzaren munduan murgiltzera gonbidatuta zaudete!
Mostrando entradas con la etiqueta artista eta ikasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta artista eta ikasleak. Mostrar todas las entradas

2011/10/11

Arte Hezkuntzaren lanketari buruzko proiektu berritzailea

Bideo hau aurkitu dudanean oso aproposa iruditu zait blogean txertatzeko. Bideo honetan Arte Hezkuntza eskolan lantzeko modu berritzaile eta interesgarria aurkezten duen proiektu bat agertzen zaigu.

Benagalbon (Malaga) herriko "Nuestra Señora de la Candelaria" Eskola Publikoan martxan jarritako proeiktua da, bost urtez erabilia izan dena. Proiektuaren bidez ikasleak eta artista espazio komun batean kokatzen dira. Horrela, hiru hilabetero artista eta lantzen den teknika artistikoa aldatzen dute. Kasu honetan, Sabina Huber artista agertzen zaigu bideoan ikasleekin lanean. Artistaren aburuz, proiektu honen bidez artea beste modu batean aurkezten zaie haurrei, museo batetako hormetan dauden koadro zintzilikatuez ahaztuz, ikasleek akitiboki hartzen baitute parte exposizioaren muntaian.



Hala ere, proeiktu honen eta aurrera ateratzen dituzten beste batzuen inguruko informazio osotuagoa eskuratu nahi izanez gero eskolarekin kontaktuan jar zaitezkete haiek duten webgune ofizialaren bitartez: http://www.colegiodebenagalbon.com/