Klasearekin hasterakoan maiz arazoak egoten dira umeak oraindik ere kontzentratuta ez daudelako. Horregatik, askotan jolastordutik edota eguneko lehen ikastorduetan abestiak edo kantak erabiltzen dira ikasleak klasearen dinamikan sartzeko.
Horrela lortu nahi denaren araberako kanta aukeratzea oso garrantzitsua da, izan ere, ez dugu abesti berdina erabiliko gure helburua ikasleak aktibatzea izanez gero edo haiek lasaitzea. Ondorioz, kanten hautaketa on bat egitea oinarrizkoa da.
Oraingo honetan umeak aktibatu eta ekinean hasteko kanta apropos bat dakarkizuet, ni txikia nintzenean ikastolan askotan jartzen ziguten bat: "Xalala, riki-riki". Nire ustez, oso abesti erabilgarria da ikasleak goizeko lehen ordu horietan martxan jartzeko eta gainera abesti honen dantzaren bidez, klasean zehar erabili beharko dituzten gorputz atalen (besoak, eskuak, eskumuturrak, atzamarrak...) beroketa ere burutu ahal izango dute ikasleek.
Hala ere, gustokoagoa edo aproposagoa iruditzen zaizuen beste kanta bat ezagutuz gero, hori erabiltzea besterik ez duzue; izan ere, euskaraz milaka kanta polit, dibertigarri eta baliagarri dituzue hautatzeko!
Besterik gabe, agur eta hurren arte!
2011/12/08
2011/11/29
Artistak lantzen
Sarrera honekin batera "SlideShare" programa erabilita aurkitu dudan power point aurkezpen interesgarri bat jartzen dizuet. Aurkezpenean Paul Klee artistaren obra batzuk daude ikusgai eta baita bere bizitzari buruzko informazio apur bat. Oso erabilgarria iruditu zait artista hau Lehen Hezkuntzako ikasleekin lantzeko, izan ere, kolore eta formak oso modu berezian adierazten ditu eta kutsu abstraktua izan arren, bere irudiak oso figuratiboak dira, adierazten duena ulergarria egiten delarik. Azkenik, aurkezpen honetan galderatxo labur batzuk agertzen dira, ikusitakoaren inguruko hausnarketa egiteko aproposak direnak.Besterik gabe, erabilgarria suertatzea espero dut. Hurren arte eta ondo izan!Paul klee
View more presentations from CEP Kontxa LHI
Etiketak:
arte hezkuntza,
artista,
aurkezpena,
Paul Klee
2011/10/11
Arte Hezkuntzaren lanketari buruzko proiektu berritzailea
Bideo hau aurkitu dudanean oso aproposa iruditu zait blogean txertatzeko. Bideo honetan Arte Hezkuntza eskolan lantzeko modu berritzaile eta interesgarria aurkezten duen proiektu bat agertzen zaigu.
Benagalbon (Malaga) herriko "Nuestra Señora de la Candelaria" Eskola Publikoan martxan jarritako proeiktua da, bost urtez erabilia izan dena. Proiektuaren bidez ikasleak eta artista espazio komun batean kokatzen dira. Horrela, hiru hilabetero artista eta lantzen den teknika artistikoa aldatzen dute. Kasu honetan, Sabina Huber artista agertzen zaigu bideoan ikasleekin lanean. Artistaren aburuz, proiektu honen bidez artea beste modu batean aurkezten zaie haurrei, museo batetako hormetan dauden koadro zintzilikatuez ahaztuz, ikasleek akitiboki hartzen baitute parte exposizioaren muntaian.
Hala ere, proeiktu honen eta aurrera ateratzen dituzten beste batzuen inguruko informazio osotuagoa eskuratu nahi izanez gero eskolarekin kontaktuan jar zaitezkete haiek duten webgune ofizialaren bitartez: http://www.colegiodebenagalbon.com/

Curriculuma: Arte Hezkuntza
Hemen uzten dizuet Curriculumeko Arte Hezkuntzari dagokion atala.
Oinarrizko Curriculumaren Dekretua dakizuenez hezkuntzaren oinarria izan behar da, hura irizpidetzat hartuta garatu behar baita hezkuntza.
Oinarrizko Curriculumean oinarrizko gaitasunak eta helburuak agertzen dira besteak beste, irakasleek kontutan hartzeko ezinbestekoak direnak, horiek ikasleen garapenerako euskarria supusatzen baitute.
Beraz, irakasleek eta irakasle izango garenok oso presente edukitzekoa da material hau.
Baliagarria suertatzea espero dut!

Curriculuma,
gaitasunak eta helburuak,
OCD
2011/09/20
Art Attack programako bideo bat doakizue orain, umeekin egin daitezkeen milaka eskulanetako bat aurkezten duena. Berriz ere espero dut gustoko izatea eta praktikan jartzen saiatzea! Ondo izan!
Etiketak:
Art Attack,
arte hezkuntza,
eskulana,
txartela
Suscribirse a:
Entradas (Atom)